Visor de contenido web Visor de contenido web

Burlatako Futbol Eskola

Gure taldean, Burlatan euskeraz futbol-futbitoan parte hartu nahi dituzten ume guztiek aukera badute.

"D" ereduan ikasten dituzten umeek, eskolatik kanpo ere euskera ereduan jarraitzen dute. eta eskolan bezala Burlata Futbol Eskolako gurasoek parte hartze handia dute funtzionamenduan.

NOLA SORTU GINEN
2004. urteko udaberrian, haur futbola ( 6 eta 11 urte arteko umeak) edo futbitoan euskeraz aritzeko aukerarik ez zela eta, Burlatako D (euskeraz) ereduko gure eskola Ermitaberrin ( 500 ume inguru dauden eskolan), Ermitaberri futbito taldea sortu zen, 6 eta 7 urteko 2 taldeekin. Gure motibazio bakarra hau zen, gure seme alabek maite zuten kirola, praktika ahalko zutela euskal giroaz, eskolako osagarria bezala.

Dagoeneko 11 urte pasa dira eta heldu den denboraldirako 11 talde izanen gara, 6 urtetik gorako 125 umeekin. Azken finean, Lehen Hezkuntzako eskolan hasi ziren umeak, Bigarren Hezkuntzako institutuan, taldetik aldatu gabe, jolasten jarrai daitezen erabaki dugu.

Bi ikastetxeak lotzen zituen talde bat egin genuen hori gauzatu ahal izateko , bere izena BURLATA FUTBOL ESKOLA da. Talde honetan, gutxirekin konformatzen diren umeak jolasten jarrai daitezen eta nahi eta ahal duena proiekzio handiko talde batera joan dadin.

Gaur egun Burlatan ikasi edo Burlatakoa izatea ez da ezinbestekoa gure Klubean parte hartzeko, baldintza bakarra euskalduna izatea da, umeak nondik etortzen diren berdin du.