Visor de contenido web Visor de contenido web

Begoña Garmendia Vazquez

(Lucena, Cordoba, 1957). Zuzenbidean lizentziaduna da (1980). Abokatu gisa lanean aritu zen 2008ra arte. Udal idazkari-kontuhartzailea eta sarrerako idazkaria da, estatu mailako funtzionarioa. Errezilgo Udalean idazkari-kontuhartzaile izan zen 1988tik 1997ra arte; ordutik 2006ra arte, Usurbilgo Udaleko idazkari. Gaur egun Azkoitiko Udaleko idazkaria da.

Udal Euskaldunen Mankomunitatearen estatutuen idazketa taldeko kidea izan zen. 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolaturiko hainbat mintegitan hizlari izan da (jarduerak, arrazionalizazioaren legearen eragina mankomunitateetan, eta abar).

 

Argazkia: CC urolakosta.hitza.eus