Publicador de contenidos Publicador de contenidos

Atrás

Udaltopera bertaratzeko ohar garrantzitsua

14·05·2019


Iristear da Udaltopen hamaikagarren edizioa. Maiatyzaren 16 eta 17 bitarte, Lasarte-Oriako Kultur Etxeak elkarlan eredu eta Gobernantza eredu berriak aztertuko ditu, bi egunez, 200 parte hartzaile baino gehiago gehiago bilduta.

Hori horrela, hona hemen topaketetan izango zareten guztioi zuzendutako ohar garrantzitsu bat, izan ere, ohiko dokumentazio jasotzea 15 minutu aurreratu da: 08:45-09:00 bitarte izango da. Hasiera ekitaldia 09:00etan hasiko da “Zazpiak bat: elkarlana etxetik hasten da” izenburupean.

Halaber, hona hemen topaketetan izango zareten guztioi zuzendutako beste zenbait ohar:

  • Erabili garraio publikoa. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, topo eta autobus geltokiak Manuel Lekuona Kultur Etxetik bost minutu eskasera daude.
  • Autoz etorriz gero, autoa hipodromoko aparkalekuan uztea gomendatzen da
  • Talde lana.Talde lanerako zein geletara joan behar duzuen, ostegunean bertan, sarreran, banatuko zaizue dokumentazioarekin batera.