Publicador de contenidos Publicador de contenidos

Atrás

Lehenengo ponentziak eskuragarri daude webgunean

13·05·2019


Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean iristear da, datorren ostegunean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udaltopen hamaikagarren edizioa. Jardunaldietan elkarlan eredu eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dira bi egunetan.

Beste urtebetez, antolamendu batzordeak egitarau oparua osatu du aurtengo ediziorako: hamaika hitzaldi, talde lanaren bitartez eraikiko den berrikuntza sozialerako plataforma bat, Euskal Herriko euskara zerbitzuen lehen fitxategi osatuaren aurkezpena, testigantzak eta amaiera ekitaldia izango den emanaldi berezia.

Bertan biziko denaren aurrerapena paperean jaso daiteke gaurtik aurrera, webgunean zintzilikatu baitira  zenbait ponentzien txostenak, eta datozen egunetan zintzilikatuko dira falta direnak.