Publicador de contenidos Publicador de contenidos

Atrás

Gorka Espiau Idoiaga

Gorka Espiau Idoiaga

Gorka Espiau Idoiaga irakasle bisitaria da Montrealeko Diziplinarteko ikerketa Zentroan (CIRM – McGill University) eta Senior Fellow-a Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-en, eraldaketa sozioekonomikoaren arrakasta eredu gisa euskal gizarteari hedatzea ahalbidetu dioten erabakiak eta proiektuak nazioartean partekatzeko eta giza garapen jasangarria bultzatzea helburu duen zentroan.

Horrekin batera ere, Espiau, Young Foundation-eko Senior Fellow da, Koop. Berrikuntza Sozialeko Laborategiaren bazkide fundatzailea (SILK) eta La Caixa Fundazioak sustatutako “Work4Progress” ekimenaren aholkularia.

Lehenago, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren Bulegoko aholkularia izan zen bai eta, Estatu Batuetako Bake Institutuko Senior Fellow-a ere, tartean, Columbia Unibertsitateko CICR zentroan, Senior Associate-a bezala ibili zelarik.

Gorka Espiauk, Elkarrin ekin zion bere ibilbide profesionalari, elkarrizketa eta akordioaren aldean sortutako gizarte mugimenduan, hain zuzen.

Gainera, euskal gatazka ardatz duten zenbait dokumentalen egilea izan da, TV3- Kataluniako Telebistak 2011an eta 2012an ekoiztutako “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls”, besteak beste.

Hitzaldia: Zein izan behar dira euskalgintzaren baloreak XXI. mendean?

Eguna: maiatzaren 17an, 9:00etatik 9:45era