Publicador de contenidos Publicador de contenidos

Atrás

Euskara zerbitzuen fitxategia webgunean

21·05·2019


Amaitu berri den Udaltopen Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen fitxategia aurkeztu da. Bi egunez, elkarlanaz aritu gara eta elkarlanaren adierazgarri da fitxategia. Bertan, Euskal Herri osoko 172 Euskara Zerbitzuen informazio praktikoa jasotzen da: telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide fisikoa, web orrialdea, eta abar.

Fitxategia webgunean izango da ikusgai, eta urtetik urtera informazioa eguneratzen eta osatzen joatea da asmoa. Datu ugari bildu behar izan ditugu fitxategia osatzeko, eta litekeena da akatsen bat egotea. Akats horiek identifikatzen laguntzea eskatu nahi dizuegu, norberak bere herriko zerbitzuaren fitxa irakurriz eta okerren bat ikusiz geroz posta elektroniko honetan jakinaraziz.

Aldez aurretik, mila esker.