Publicador de contenidos Publicador de contenidos

Atrás

Arkaitz Bernaola Abasolo

Arkaitz Bernaola Abasolo

Arkaitz Bernaola Abasolo Ingeniari Tekniko Industriala Mekanika Arloan diplomatua da. 2004tik geroztik Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegian lanean dabil.

Lanbide ikastegia Errota Fundazioaren patronatuko kidea da eta eusGara egitasmoan parte hartzen du. Egitasmoaren xedea da Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzea.

Zulaibar Arratiako Lanbide ikastegiaren eskaintza:

Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloak

  • Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak
  • Elementu metalikoen fabrikazioa

Erdi Mailako Zikloak

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria
  • Mekanizaziorako teknikaria
  • Instalazioa elektriko eta automatiko teknikaria

Goi Mailako Zikloak

  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikaria
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko teknikaria

Hitzaldia: eusGara: hizkuntza, balio erantsi Arratiako enpresen garapenean. Elkarlanaren emaitza

Eguna: maiatzaren 16an, 10:30etik 11:00etara

Laburpena:

eusGara, Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da, ERROTA Fundazioak bideratzen duena.

Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokituta. Enpresak zerbitzu-hizkuntzak eta lan-hizkuntza hobetzeko aukerak ditu egitasmoarekin.

Egitasmoa Lemoako udaletik habiatu zen eta eskualdeko beste udaletara zabaldu eta Bizkaiko Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanaren ondorio bat da.

Gaur egun, 12 enpresekin hitzarmenak sinatu dira.